activo_naturaleza

Turismo aktiboa eta natura

Hemen natura ez da luxua, gure identitate propioaren isla baizik

Gure geografian barrena ibiliz, errazago bat egingo duzu zure konfort-zonarekin

Abentura bila? Hondarribian jende aktiboa gara, eta gure egunerokoaren parte da kirola. Ezagutu Hondarribiko txokoak pedalen gainean. Hartu bizikleta eta konkistatu mendia ibilbide gidatuetan barrena. Maila guztietarako ibilbideak dauzkagu, helburu bakar batekin: inguru berdingabe batez gozatzea. Mendi-ibiliak egiteko eskaintza zabala ere aurkituko duzu, horien artean: Txingudiko badia, kostaldetik doan mendi-bidea, Jaizkibel mendia ‒eta bertatik dauden bistak Txingudiko badiara eta Pirinioetara‒, Jaizubiako padurak, eta soro infinituetatik barrenako landa-bideak, baserriz baserri. Naturaren aberastasun dira paisaiok, gogoan ikuspegi ahaztezinak utziko dizkizutenak: landazabala, itsasoa eta Bidasoako estuarioa.