Nortasuna

Turismo-erakargune paregabea

Abegikorrak eta gertukoak dira Hondarribiko herritarrak. Herrian lehen pausua eman bezain laster, bertako parte sentituko zara. Jendea ondo ezagutzeko, mahai inguruan esertzea da onena. Bat egin koadrila batekin, eta pintxo eta txakolin artean toki egokian zaudela sentituko duzu. Euskal sukaldaritza berriak toki bikaina aurkitu du herrian. Sukaldari gazte ugari kokatu da bertan, eta ukitu abangoardista bat ezarri dute jatetxe eta sukaldeetan. Toki txiki bat, bihotz handi batekin. Hondarribia ezagutzea bertakoen eskuzabaltasuna deskubritzea da.

Vista de Hondarribia

Gure kaleak ospea irabaziz doaz turismo-erakargune paregabe gisa, bai herrian gordetzen den esanahi historikoagatik, eta bai bere izaera pintoresko, paregabe eta biziagatik ere.

Gure kaleak ospea irabaziz doaz turismo-erakargune paregabe gisa, bai herrian gordetzen den esanahi historikoagatik, eta bai bere izaera pintoresko, paregabe eta biziagatik ere. Instagram eta gainerako sare sozialek ugaritu egiten dituzte herriaren balioak, eta nahitaezko geldialdi bilakatu dute. Kale hauek eskubide osoz irabazi dute beren lekua munduko toki ederrenen artean, bai etxeen koloreagatik, bai landarediagatik, edo bai dauzkaten diseinu bereziengatik.