Auditorio Itsas Etxea

Dena biltzen duen tokia

Hondarribiko Portu auzoan dago kokatua Itsas Etxea Auditoriuma, herriaren gune nagusian, taberna eta jatetxe gehienak batzen diren lekuan.

2.500 metro karratuko azalera erabilgarria okupatzen du eraikinak, eta ikus-entzunezko baliabide tekniko guztiak dauzka antzezlanak, zinema, musika-ikuskizunak eta ikuskizun kulturalak hartzeko, eta bai enpresen jardunaldietarako eta biltzarretarako ere.

Eraikinaren espazio nagusian agertoki bat eta 408 aulkiko besaulki-patio bat daude, gorako harmaila forman. Horrez gain, espazio tekniko bat dago soinu, argi eta proiekzioen ekipoak hartzeko, eta baita bi kabina ere, aldibereko itzulpenak egiteko prestatuak.

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Besaulki-patioko butakak agertoki azpian eta goiko harmailetan gorde daitezke; horri esker, agertokiaren aurrealdea libra daiteke eta zerbitzu hobea eman ikuskizunen arabera.

Auditoriumean 404 eserleku daude, gehi elbarrientzako 6 espazio. 410 eserlekuetatik 98 goiko partean daude eta finko mantentzen dira; harmaila tolesgarriko gainerako 216ak, ordea, erraz eta azkar kendu eta gorde daitezke.

Itsas Etxea Auditoriumak urtero hartzen du, urria inguruan, Euskal Herriko Pintxo Lehiaketa; bertan biltzen dira Euskadi eta Nafarroako pintxo-sukaldari onenak, zeinak publiko aurrean erakusten dituzten lehiaketako pintxoak.