Gastronomia

Pintxotan ordutegi gabe joan behar da, eta koadrilan. Giroz betetzen dira kaleak, eta jendez terrazak, tabernaz taberna benetako euskal gastronomiaz gozatzeko.

Gorka Txapartegi

Izan ere, gastronomiak egiten du Hondarribia ‒eta oro har Euskadi‒ ezagun. Bisitari oro maiteminduko da gure sukaldaritza, produktu eta platerez.

Orain imajinatu herri arrantzale batean zein izan daitekeen plater kutuna. Gure sukaldeetaraino sartzen da itsasoko usaina, bertan munduko arrain-zopa onena prestatzeko. Itsasoko produktuak dira protagonista nagusiak, baina inguruko haragiek ere badute zeresana, eta bikaintasun eta kalitateagatik goraipatu dituzte.

Abangoardia eta tradizioa. Legatz-kokotxak, marmitakoa edo txangurroa bezalako betiko platerak dira probatu behar dituzun gomendioetako batzuk.

Eta, jatekoarekin batera edateko, munduko ardo onenetako bat. Gure txakolina fruta-gustuko ardoa da, ukitu garratzekoa, apartsua eta freskagarria; aspalditik baserrietan egiten dugun ardo bat.