Laia Erretegia Hondarribiko Arkolla auzoan dago, baserriz inguratutako landa-eremuan. Santiagotxo baselizaren ondoan aurkitzen da, Santiago bidean bertan.
Casa Manolo jatetxeak tradizio luzea dauka Hondarribian. Gaztelako sukaldaritzan dago espezializatua, eta Amute auzoan kokatzen da, aireportutik oso gertu.
Alameda da, dudarik gabe, Hondarribiko erreferentziazko jatetxea. Michelin izar batekin, historia luzea dauka: taberna-merendero herrikoi batetik sortua, egun hirugarren belaunaldiak dihardu bertan lanean.
Hirigune historikoko Arma plazan kokatzen da Antxiña ‒paradorearen aldamenean‒, herriko toki ospetsu eta ederrenetako batean.
Sugarri jatetxea Río Bidasoa hotelean aurkitzen da, eta azken urteetako berritasun gastronomiko freskoenetako bat da.
Abarkan merkatua dute gustuko, sasoiko produktuak, eta produktu hori bera dute protagonista. Arrain eta haragien arteko oreka eskaintzen dute kartan, dastatu eta partekatzeko lehen platerekin eta postre gozoekin batera.
Hiruzta jatetxeak jateko landuak proposatzen ditu, sasoiko eta gertuko produktuekin. Jantokitik bertatik ikusten da parrila berria, eta bertan prestatzen ditugu gure kartako eta menuetako plater asko.
Diseinuzko jatetxe dotorea da Jaizkibel, non eskaintza gastronomiko zabala aurkituko duzun, ahosabai zorrotzenentzako platerez osatutako karta batekin.
Arroka Berrik sukaldaritza modernoa eskaintzen du, kalitate oneko lurreko produktuetan oinarritua, gustu klasiko batekin.
Yola Berrin dago Hondarribiko pintxo aukera onenetarikoa, molde tradizionaleko pintxo sorta ugariarekin.
Batzoki jatetxe atsegina da, eta Santa Maria atearen ondoan dago kokatua, nondik Hondarribiko hirigune historikora sartzen den. Sukaldaritza tradizionala du ezaugarri, produktuan oinarritua.
Portu auzoan kokatzen da Hondar jatetxea, Butroe pasealekuan. Jende asko ibiltzen den taberna eta jatetxeen gunerako bidean dago, toki estrategikoan.
Kopak, jatekoak eta zerbait gehiago (“Copas, comidas y algo más”) dio Kaizaharra tabernako esloganak, eta eskaintza gastronomiko zaindu eta saiatuaren alde egiten du.
1575ean eraikitako etxe batean dago Zeria jatetxea, arrantzaleen herrixka zaharreko xarma handienetako batean, dudarik gabe.
La Hermandad de Pescadores da Hondarribiko jatetxe ezagunenetako bat; ibilbidea luzea dauka, eta derrigorrezko bisita da herrian.
Txantxangorri jatetxeak Portu auzoko ‒arrantzaleen herrixka zaharra‒ eraikin ederrenetako bat okupatzen du, herrian argazki gehien ateratzen zaion tokietako batean.
Arraunlari jatetxea da Butroe pasealekuko erakargune garrantzitsuenetako bat, itsasoarekin, badiarekin eta Frantziako bistekin batera.
Higer lurmuturrean aurkitzen da, itsasoaren eta Jaizkibel mendiaren arteko toki pribilegiatuan, Hondarribitik hamabost minutura oinez. Higerreko itsasargiaren ondoan dago kokatua.
Janari-denda zahar bat da, non eraikinaren benetakotasuna errespetatu den herriko jatetxe intimo, gozo eta erromantikoena bilakatzeko.
Mahasti jatetxeak bidaia gozo bat proposatzen du Euskadiko sukaldaritza-tradizioen bihotzera, Juan Carlos Ferrando sukaldeburuaren eskutik.
Jatetxe lakto-begetarianoa da El Curry Verde, eta aukera beganoak eskaintzen ditu. Hondarribiko kirol-portuan dago, Minareta kalean.