Gaztelu eder baten gainean altxatzen da hotela ‒Erdi Aroko gotorleku baten egitura mantentzen duena‒, hirigune historikoko Armen plazan nagusi.
Hondarribiko erdigunean kokatua ‒Portu auzoan‒, hondartzatik eta kirol-portutik gertuen dagoen hotela da. 42 gela eta 11 apartamentu dauzka, denak guztiz berrituak
Río Bidasoa hotela hirigune historiko harresituaren oinetan aurkitzen da; bizitegi-espazio lasai batean dago, Bidasoa ibaiak itsasora egiten duen bidearen azken partean.
Obispo hotela XIV-XV. mendeetako jauregia da; harresien barruan kokatzen da, erdigune historikoan bertan, eta bista ikusgarriak dauzka Txingudiko badiara, Bidasoa ibaira eta Aiako Harria Parke Naturalera.
Jaizkibel lau izarreko boutique-hotela da, diseinu abangoardistazko dekorazioarekin, zur nobleek eta beirate zabalek osatua.
Hiruzta jatetxeak jateko landuak proposatzen ditu, sasoiko eta gertuko produktuekin. Jantokitik bertatik ikusten da parrila berria, eta bertan prestatzen ditugu gure kartako eta menuetako plater asko.