Comercio de Rosario Berrotaran

Erosketak

Erosketetan joatea esperientzia zoragarria denean

Abangoardiaren eta tradizioaren arteko bidegurutzea: hori da Hondarribian erosketetan joatea. Egun bizirik dirau hemen artisau-izpirituak eta gauzak lehenago bezala egiteko moldeak, baina azken urteetan joera eta abangoardia berrietara moldatzen ere asmatu da. Eta hori dena, xarma izpirik ere galdu gabe. Artisautzako produktuen eta tokiko produktuen eskaintza zabala aurkituko duzu Hondarribiko kaleetan.

Ibili kaleetan barrena, deskubritu sorpresa berriak, eta egin argazki sinpatiko edo autentiko bat munduari non zauden erakusteko.

Gastronomia beti dago presente Hondarribian, eta haren adierazle dira erdiguneko dendak, non tokiko produktu tipikoak dastatu eta eros daitezkeen. Bezero gourmetentzako dendak, non delicatessen-produktuak aurki daitezkeen: kontserbak, pateak, gaztak, txakolina, euskal gozoki ezagunak, sasoiko produktuak… Ohikoak dira baita Erdi Aroko merkatuak, parte zaharra apaindu eta girotzen dutenak, eta bai antigoaleko objektuen merkatuak ere, non gauza zahar eta klasikoak aurki daitezkeen. Azken urteetan, eguneratze- eta modernizazio-prozesu bat eman da Hondarribiko dendetan. Horrek, kale garrantzitsu batzuen berrurbanizazioarekin batera, gozamenerako eremu bilakatu du ingurua, non erosketa-arratsalde erlaxatu baten ondoren lasai bukatu ahalko dugun eguna, terraza batean zerbait hartzen dugun bitartean.