Enoturismoa

Ardoan aurkituko duzu egia

Aurrez esan bezala, txakolin-mahatsa hazten dugu Hondarribian. Munduko ardo onenetakoen artean tokia egin du gure jatorri-izenak. Fruta-gustuko ardo gozoak, ukitu garratzekoak, apartsuak eta freskagarriak. Perfektuak dira urteko edozein sasoitan hartzeko. Tradizio handikoa da txakolina Gipuzkoako lurretan; artisau-metodoekin egiten zen aspaldi, eta baserrian bertan edaten zen. Gure herrian mende luzeko historia dauka tradizioak, eta ardoari lotutako turismoan mundu mailako erreferentzia bilakatu dira gure upategiak.

Degustación de vinos

Ibilaldi bat hodeietan barrena

Asko dira plan erakargarri bat eskaintzen duten upategiak: gure gastronomia dastatzeko bisita gidatuak, ardo on batekin batera, paisaia eta ikuspegi ederrez osatutako ingurune natural paregabean. Txakolinak herriarekin duen lotura historikoa ezagutu ahal izango duzu zuzen-zuzenean; elaborazio-prozesua nolakoa den ikusi, mahastietan barrena ibili eta nazioartean saritutako ardo bikainak dastatuko dituzu. Bisita horien artean, upategi bat nabarmendu nahi dugu: HIRUZTA.

Bidaia zoragarri bat daukazu zain, zure ahosabaiaren eta zentzumenen gozamenerako. Bazatoz?