Playa de Hondarribia

Eguzkia eta hondartza

Kantauri itsasoa bere handitasunean senti daiteke Hondarribian. Itsasoagatik eta itsasoarentzat bizi da herria. Gozatu Talaia bidearen edertasunaz, olatuen erritmoaren ibilian. Erreparatu gure itsaslabarren ederrari itsasontzi batetik. Igaro eguna kala ezkutuetan, edo bisitatu San Telmo gaztelua, Ama Guadalupekoaren santutegia, San Enrique eta Guadalupeko gotorlekuak, itsasargiak, behatokiak…

Hondartzaz gozatu nahi baduzu, urre-koloreko hondar fina eta ur lasaiak dauzka Hondarribiko hondartzak; kilometro luze da, eta Txingudiko badian dago kokatua, Bidasoa ibaiaren bokalean. Naturak eskaintzen digun pribilegioa da hondartza, hirigunetik gertu. Mota guztietako zerbitzuak eta ostalaritzako establezimenduak dauzka, zerbait jan edo edateko, haize leunaz, eguzkiaz edo bainuaz disfrutatzen den bitartean.